2025etik aurrera derrigorrezkoa izango da 60 kilometrotik behin auto elektrikoentzako kargagailuak egotea
Egilea: Elene Abaroa
Iturria: Powen.es |
Europar Batasunak, Uztailean, 2025erako indarrean egongo den legea onartu zuen. Lege honen arabera 2025erako 60 kilometrorik behin, auto elektrikoentzako karga puntu bat egon beharko da oinarrizko errepide-sarean, eta 100 kilometrotik behin Europa barneko sare integraleko gainerako bideetan.
Karga puntu hauek, gutxienez 400 kW-ko potentzia izan behar dute puntu bateratuetan eta 150kW-ko potentzia puntu indibidual bakoitzean. Hala ere, gutxieneko potentzia gero eta altuagoa izango da urtean aurrera joan ahala.
Gaur egun esaterako, Bizkaian 260 puntu daude, Gipuzkoan 191, Araban 127 eta Nafarroan 304. Europar Batasunak onartutako legearen arabera 4.130 puntu egon beharko dira Euskal Herrian 2025erako.
Kargagailuen konektoreei dagokionez, auto elektriko guztiek ez dute konektore mota bera. Guztira 6 kargagailu mota daude baina Europan 4 mota dira erabiltzen direnak. 2. motako kargagailuak dira ohikoenak karga puntuetan. Bigarren ohikoenak CCS2 eta CHAdeMO motakoak dira eta gutxien ikusi ditzakegunak Schuko motakoak dira.
Hona hemen La Vanguardiako Moveo kanalak eta Sigueme la corriente kanalak konektore moten inguran eginiko bideoak:
Garrantzitsua da, auto bakoitzaren kargagailua zein den eta karga puntu bakoitza zein motatakoa den jakitea. Informazio guzti honen berri izateko, mugikorretarako zenbait aplikazio daude. Hauek, karga puntuak non dauden eta ze motatakoak diren esan dizute. Esate baterako Electromaps eta Carwow ditugu.
Pinteresteko taula |
Comentarios
Publicar un comentario