Egilea: Ander Urrutxurtu
Beste herrialdeekin konparatuz, kargatzeko puntu gutxi ditu Espainiak eta hurrengo erronketako bat hirietan karga gune gehiago jartzea da
Kargagune bat El Sardineroko hondartzan Santanderren |
Espainian, gaur egun, kotxe elektrikoak kargatzeko puntu gehiago jarri dira, baina oso gutxik behar bezala funtzionatzen dute eskariari erreparatzen badiogu. Espainian, elektromobilitatearen barometroari erreparatzen badiogu 20243 kargagune daude, nahiz eta kotxe elektrikoen kantitatea handiagoa izan.
Aipatzekoa da ere, Espainiak 15.298 kargagune dituela, baina oso eskasak dira Herbehereekin konparatuz gero, herrialde honek 171.153 kargapuntu dituelako.
Madrilen 3043 kargapuntu dituzte, Andaluzian baino 41 kargapuntu gutxiago. Lurraldeak konparatuta, Madrilen 6.917.111 biztanle daude eta hegoaldeko komunitate autonomikoan 8.600.224. Andaluzian zortzi probintzia daude eta kargaguneak sakabanatuta daude probintziaka. Madrilen, Espainiako hiriburua denez, kargapuntu gehiago jartzea onurak ekarriko lituzke, ia zazpi miloi daudela kontuan hartuta.
Euskadin 471 kargagune daude, Bizkaian 260, Gipuzkoan 191 eta Araban 20. Nafarroan, berriz, 304 kargapuntu daude, Bizkaian baino 44 puntu gehiago, nahiz eta Bizkiako biztanleria Nafarroakoa baino handiagoa izan. Euskadiko erronka dauden kargapuntuak boskoiztea da, karbono dioxido emisioak murrizteko.
Comentarios
Publicar un comentario