Egilea: Gorka J. Palazio
MG4 kotxearen aurrealdea eta albokoa |
Eguzki panelak eta bateriak edukiz gero, auto elektrikoa erostea hurrengo pausoa da ezbairik gabe. Dirua aurrezteko erabaki bikaina. Gogora dezagun gainera, 2035eko epemuga hortxe dagoela gasolinazko eta gasoleozko autoak albo batera uzteko Europar Batasunean. Azken ikerketek diotenaren arabera, auto elektrikoak dira erabiltzaileei aurrezki gehien ematen dietenak. Eta kotxe elektriko txiki bat erostekotan baldin bazaudete, zalantzarik ez dago MG4 aintzakotzat hartu beharrekoa dela. MG4 autoa SAIC Motor enpresa txinatarrak egin du, behin Morris Garage britainiarra erositakoan.
2023ko lehen sei hiletan MG4 Teslaren atzetik kokatu da salduenen rankingean, hirugarren postuan. Ezaugarri guztiak ikusi nahi izatekotan, onena autoaren PDF dokumentua deskargatzea da. Dena den, esan dezagun, auto honen modeloak bost dira guztitara, ondoko irudietan ikusi ahal dituzuenak prezioekin batera.
Miau Miau kanalean orain dela gutxi egindako analisia egin dute, auto honek izango dituen berrikuntzak aipatuz. Bideo interesgarria auto elektriko txinatar honi buruz gehiago jakiteko. Hona hemen bideoa.
Calerok Carwow kanalean MG4 autoaren analisi sakona egin du nahiko ondo kalifikatuz. Ondoko bideo honetan ikus daiteke analisia
Xtramotor kanalean ere MG4 autoa aztertu dute. Youtubeko kanalean honako analisia egin dute.
Alejandro Perez adituak bere kanalean MG4 autoaren mantenimenduaz hitz egiten digu, Hona hemen bideoa.
Ferran Menescalen kanalean MG4 autoarekin egindako Sabadell-Lleida ibilbidean zer-nolako kontsumoa egiten duen ikus dezakegu. Autobidetik, orduko 19 kw-tara joan da MG4 estandarra.
Bestalde, ondoko bideoan, Todos Eléctricos kanalean Lars-ek egiten duen analisia MG4 autoaren autonomiari buruz, Madril-Bartzelona ibilbidea eginez. Eta kanal berean, 120 kilometroko autonomia egiten da.
El Rincón Práctico deritzon kanalean ere probatu dute MG4. Hona hemen, behean, autoa probatutakoan, ematen digun klasea CATL bateria berrien inguruan, etorkizun ederra markatzen dutenei buruz. Bideoa ez da zentratzen autoan, baterian eta auto elektrikoen etorkizunean baizik. Bideoaren azpian dagoenak bai dakarrela MG4 autoaren analisia ERP kanalean.
Azkenik, Eduardo Arcosek egindako bideoa ikusteko moduan egongo gara ondoren.
Diseinua, bateriak eta softwarea dira auto elektrikoa erosteko momentuan aintzakotzat hartu behar ditugun gauzarik inportanteenak seguraski, eta MG4 nahiko ondo dago hiru aspektu horietan. iSmart sistema daramate MG4 kotxeek, konektibitateari dagokionez.
Comentarios
Publicar un comentario