Herrialde portugaldarrak munduko errekor berri bat apurtu du energia berriztagarriaen aldeko egindako apustuaren ostean.
Portugalgo Red Energéticas Nacionais konpainiak komunikatu bat argitaratu zuen energia berriztagarrien ekoizpenaren inguruko gertaera historiko bat azalduz. Idatzi honetan metodo iraunkorren bidez energia ekoiztea lortu dutela adierazi zuten, herrialdeko etxeetako eta industrietako kontsumoa 149 orduz jarraian gaindituz.
Komunikatuaren arabera, urriaren 31tik, goizaldeko 04: 00etatik azaroaren 6ra bitartean, goizeko 09: 00etan, 1.102 GWh sortzea lortu zen, hau da, herrialde osoko elektrizitate-kontsumoa nabarmen gainditzea, aldi horretan 840 GWh-koa izan baitzen. Aurretikaz zegoen errekorra gaiditzea lortu dute hortaz, 2019an lortu zena, 131 orduko energia-saldo positiboarekin.
Aurretik aipatutako errekorraz gain, urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean, 131 orduz jarraian, energia berriztagarrietatik sortutako elektrizitatearen ekoizpenak Sistema Elektriko Nazionalaren beharrak gainditu zituen, zentral termoelektrikoetara jo behar izan gabe.
Errekor batetik bestera
Hori gutxi balitz, azaroaren 1etik 5era bitartean eta 95 orduz jarraian, energia berriztagarrien elektrizitatearen ekoizpenak argindarraren kontsumoa gainditu zuen, ziklo konbinatuko gas naturalaren zentraletara jo beharrik izan gabe. Izan ere, Portugalek energia-soberakina Espainiara esportatu ahal izan zuen, eta 2018an ezarritako aurreko errekorra gainditu, 52 orduz jarraian.
Comentarios
Publicar un comentario