BILBO, MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN HIRIA

 Egilea: Jon Muñoz

Horrela definitu zuen Greenpeacek 2019an, Espainiako hiri guztien artean egindako inkesta baten ondoren. Galdetegian, udalek euren mugikortasun-planekiko zuten konpromisu-maila aztertzen zuen, eta faktore hauek hartzen ziren kontuan: oinezkoentzako eremuak, garraio publikoaren eskaintza, taxiak, bizikleta-bideen sarea, oinezkoentzako kaleak eta gardentasuna…Hemen eskuragarri La1-k kanal nazionalak egindako albistea.

2021ean, hiriko bide-segurtasunaren Europako saria irabazi zuen eta urtero, Bilbok, Europako mugikortasunaren astea sustatzen du, irailaren 16tik 22ra biartean. Horrela iragarri zuen saria Bilbobuseko instagrameko kontuak.

Datuei erreparatzen badiogu, giza jarduera guztien artean, garraioa da energia-kontsumo handiena duen sektorea, % 40 inguru. BilboBus Bilboko Udalak sustatzen duen garraio horietako bat da eta mugikortasun iraunkorra hobetzeko helburuarekin garraio publiko hau hobetzen joan da urtero.

Bilbobusek 44 linea ditu gaur egun, 27 linea konbentzional, 9 auzolinea eta 8 gautxori, eta ia 16 milioi pertsona garraiatu zituen iaz. Bilbobusen flota 141 autobusek osatzen dute, eta zerbitzuak 525 geraleku ditu Bilbo osoan. 2019an Bilbo Busek 6 autobus zituen % 100 elektrikoak eta 2 hibridoak. Hiru urte geroago, Arabella-San Mames 62 linea estaltzen duen unitate % 100 elektriko berri bat gehitu ondoren, udal garraio zerbitzuak 83 ibilgailu hibrido zituen eta, horren ondoren, 12 elektriko. 

Gaur egun, 13 ibilgailu dira % 100 elektrikoak. Gainera, 94 unitate hibridok errekuntza-ibilgailuak ordezkatu dituzte. Berriz ere, datuei erreparatzen badiegu, flotaren 141 ibilgailuetatik % 76k teknologia hibridoa edo elektrikoa erabiltzen dute, eta autobus elektriko bakoitzak urtean 800 tona CO2 gutxiago isurtzen ditu, eta horiekin 33.000 litro erregai aurrezten dira. 2023ko martxoan, izugarrizko aurrerapausoa eman zuten. Bilbo, Bilbobus autobus elektrikoak kargatzeko trenbide-sare elektrikoa erabiltzen munduko lehen hiria bihurtu zen. 







Comentarios