Egilea: Imanol Uriarte
Energia berriztagarriak, Lur Planeta salbatzeko jaio dira. Beste energia mota batzuk; nuklearra adibidez. Gure planeta kutsatu eta kaltetu dute, ondorio latzak sorraraziz. Energia modu ekologiko eta garbi batean lortzeko helburuarekin sortu dira. Herrialde, enpresa eta gobernu askok ez dituzte energia berriztagarriak onartzen oso garestiak direlako. Beste herrialde batzuk izorratu eta modu askoz merkeago batean nahiago dute energia lortzea. 5 energia berriztagarri nagusi daude gaur egun: Eguzki panelak, energia eolikoa, hidroelektrika, biogasa eta geotermika.
Hasteko, eguzki panelen kasuan, eguzkiak energia nahikoa eman dezake planeta osoari elektrizitatea emateko. Baina ezin du zuzenean egin. Eguzki-panelak dira eguzki-argia energiarako baliagarri egiten digun bitartekaria. Bere diseinua sinplea da, oso eraginkorra eta autokontsumoa ahalbidetzen du, jasangarritasuna sustatzen duena. Etorkizun hurbilean, panelek elektrizitatea sortuko dute, baita gauez ere.
Alde batetik, energia eolikoa, haize-energia haizearen indarretik lortzen dena da. Aire-korronteen energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen duen aerosorgailu baten bidez. Erauzketa-prozesua errotoreari eta sorgailuari esker egiten da batez ere. Energia berriztagarria, eraginkorra eta segurua da, eta funtsezkoa da trantsizio energetikorako eta ekonomiaren deskarbonizaziorako.
Bestetik, energia hidroelektrikoa uraren indarra energia elektriko bihurtzean sortzen dena da. Indar hori aprobetxatzeko, azpiegitura hidrauliko handiak eraikitzen dira, baliabide berriztagarri, isurketarik gabeko eta autoktono horretatik ahalik eta potentzial handiena ateratzeko gai direnak.
Bestalde, biogasa gas berriztagarri mota bat da, elikagaien, nekazaritzako edo abeltzaintzako industrien hondakin organikoetatik lortzen dena. Funtsean, materia organiko biodegradagarria (deskonposatzen dena) dagoen lekuetan lor daiteke bioerregai aurreratu hori.
Amaitzeko, geotermika, lurraren barne-geruzetan metatzen diren tenperatura altuetatik beroa eta elektrizitatea ekoiztean datza. Baliabide berriztagarri, garbi eta ekonomikoa, karbonoa kentzeko, trantsizio energetikorako eta planetaren iraunkortasunerako aukera handiak dituena.
Comentarios
Publicar un comentario