i4, BMW-ren aukera elektrikoa

 Egileak: Ander Dacosta eta Julen Borreguero

BMW i4 kotxearen aurrealdea eta albokoa. Iturria: BMW

Argi dago auto elektrikoak etorkizunaren parte direla, eta hor dago Europar Batasunak ezarritako epea 2035erako gasolinazko eta gasoleozko autoak alde batera uzteko eta auto elektrikoen aldeko apustua egitea.


BMW i4 autoa BMW marka alemaniarrak epemuga horri aurre egiteko diseinatutako auto elektrikoa da. Askok esaten dute marka beraren 4 Serieko Kupe Handiaren bertsio elektrikoa dela, diseinu aldetik hainbat ezaugarritan bat baitatoz. Behin haien web-orrialdean sartzean, ikus dezakegu modelo honen barnean hiru bertsio ditugula, motorraren ahalmenaren arabera: i4 eDrive35 Kupe Handia, i4 eDrive40 Kupe Handia eta i4 M50 Kupe Handia. Prezioa 57.350€ eta 79.550€ artekoa da, M50 Kupe Handia garestiena izanik.


BMW i4 M50 bertsioaren aurrealdea eta albokoa. Iturria: BMW

Behin bertsioa aukeratzean, aukera daukagu autoa kanpoaldetik gure erara diseinatzeko: hagunak, tapizeria, kolorea… Kargari dagokionez, gehienezko potentziako karga puntu batean hiru bertsioetan 30 minutu inguru irauten ditu %10-etik %80-ra kargatzen.


Saul Lopez-ek bere kanalean auto honen eDrive35 bertsioaren inguruko analisi bat egin zuen. Hona hemen bideoa.



eDrive35 bertsioarekin jarraituz, hona hemen PanoramaMotor kanalak egindako analisia.



eDrive35 bertsioarekin bukatzeko, hona hemen Downshift Youtube kanal amerikarrak egindako analisia ingelesez.



eDrive40 bertsioarekiko analisiei dagokienez, hona hemen Todos Eléctricos kanalak egindako analisia.



Azkenik, Calerok Carwow kanalean egindako analisia daukagu. Hemen bideoa.




Comentarios